Alberto Iñurrategi, Juan Vallejo eta Mikel Zabalzak Broad Peak mendia osatzen duten hiru gailurrak jarraian igo nahi dituzte, eta gaur lortu dute aurrenekoa, iparraldeko gailurrera -7.550 metro- iritsi baitira Euskal Herrian 13:00ak zirela.
Egunotan saiatuko dira Broad Peak-eko beste bi gainak zapaltzen: erdikoa (8.013) eta nagusia (8.047). Iparraldekoa bezala, estilo alpinoan igo nahi dituzte. Iñurrategik adierazi du ondo daudela.
Jerzy Kukuczkak eta Wojciech Kurtykak 1984an osatu zuten hiru gailurren zeharkaldi hori estreinakoz, eta ordutik Japoniako espedizio batek baino ez du errepikatu.
mendia
Broak Peak-eko aurrena
Alberto Iñurrategi, Juan Vallejo eta Mikel Zabalzak gaur lortu dute mendi haren hiru gailurretako batera igotzea. Egunotan saiatuko dira beste biekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu