Gaur jarri dituzte Lehen Mailako Buruz Buruko finaleko sarrerarik merkeenak salgai, eta gaur bertan agortu dira, Aspe enpresak jakinarazi duenez. 40 euroko sarrerak ziren. Besteak -70 euro eta 150 artekoak-, hurrengo egunetan ipiniko dituzte saltzen.
Ekainaren 20an izango da finala, Gasteizen, Ogeta pilotalekuan -2.100 lagun sartzen dira-. Lehian: Juan Martinez de Irujo eta Yves Salaberri Xala. Aurrenak Patxi Ruizi irabazi dio finalerdian -22-6- eta bigarrenak Asier Olaizolari -22-14-.
Xalak Buruz Buruko bigarren finala izango du. Duela sei urte sailkatu zen aurrekoan, eta Irujok 22-14 irabazi zion. Hain zuzen, honek txapelketa horretako hiru txapela dauzka (2004, 2006, 2009), eta 2005ean bigarren geratu zen.
1994an izan zen aurreko aldiz Ogetan finala, Inaxio Errandonearen eta Fernando Arretxeren artekoa. Honek jantzi zuen txapela -22-12-.
pilota
Buruz Buruko finaleko sarrerarik merkeenak, agortuta
40 euroko txartelak gaur bertan saldu dira. Irujok eta Xalak hilaren 20an jokatuko dute txapela, Ogetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu