txirrindularitza

Cadel Evansek irabazi du Fleche Wallone

Joaquim Rodriguez geratu da bigarren, Alberto Contador hirugarren, Igor Anton laugarren.

2010eko apirilaren 21a
17:38
Entzun
Cadel Evans (Australia, 1977) munduko txapeldunak irabazi du gaur Fleche Wallone (198 kilometro). Azken kilometroan erabaki da lasterketa; Igor Antonek Euskaltel-Euskadiko txirrindulariak erasoa egin du, Alberto Contador, Evansek eta Joaquim Rodriguezek jarraitu diote eta Evans izan da bukaeran indartsuena. Bigarren Rodriguez heldu da, hirugarren Contador eta laugarren Anton.

Azken malda erabakigarria izan da, Huykoa. 1,3 kilometrokoa da eta %9,3ko batez besteko aldapa dauka -tarteka %26koa-. Azken kilometrora iristear zeudela tropelak Alexander Kolobnev harrapatu du, eta pixka bat geroago jo du Antonek.

Euskaltelekoa Huyra iritsi aurretik ere saiatu da. Zortzi kilometrora zeudela tropeletik atera da bi lagunekin, eta Franck Schleck eta Roman Kreuziger-eta zeuden ihesaldian sartu da. Saiakera helmugatik hiru kilometrora amaitu da, tropelak Kolobnev izan ezik denak irentsi dituenean.

Gaurko sailkapena

1. Cadel Evans (BMC) 4.39.24.

2. Joaquim Rodriguez (Katusha) d.b.

3. Alberto Contador (Astana) d.b.

4. Igor Anton (Euskaltel-Euskadi) 6ra.

5. Damiano Cunego (Lampre) 9ra

6. Philippe Gilbert (Omega) 11ra

7. Christopher Horner (Radioshack) d.b.

8. Alejandro Valverde (Caisse d'Epargne) d.b.

9. Andy Schleck (Saxo Bank) d.b.

10. Ryder Hesjedal (Garmin) d.b.

Azken garaileak

2009. Davide Rebellin (Italia).

2008. Kim Kirchen (Luxenburgo).

2007. Davide Rebellin (Italia).

2006. Alejandro Valverde (Espainia).

2005. Danilo di Luca (Italia).

2004. Davide Rebellin (Italia).

2003. Igor Astarloa (Euskal Herria).

2002. Mario Aerts (Belgika).

2001. Rik Verbrugghe (Belgika).

2000. Francesco Casagrande (Italia).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.