saskibaloia

Caja Laboral-Bilbao Bizkaia Espainiako Kopako final-laurdenetan

Otsailaren 18tik 21era bitartean jokatuko dute txapelketako fasea, BECen. Beste final-laurdenak: Real Madril-Joventut, Valentzia-Estudiantes eta Bartzelona-Cajasol.

2010eko urtarrilaren 11
15:40
Entzun
Caja Laboralek eta Bizkaia Bilbao Basketek elkarren aurka jokatuko dute Espainiako 74. Kopako final-laurdenetan, gaur eguerdian Guggenheim Bilboko Museoan egindako zozketak erabaki duenez. Beste kanporaketak: Real Madril-Joventut, Valentzia-Estudiantes eta Bartzelona-Cajasol. Otsailaren 18tik 21era bitartean izango da Kopa, Barakaldon (Bizkaia), BECen.

Caja Laboral-Bizkaia Bilbao Basketeko irabazleak Real Madril-Joventutekoa izango du aurkari finalerdietan.

Egitaraua

Final-laurdenak:

- Valentzia-Estudiantes (otsailak 18, osteguna).

- Bartzelona-Cajasol (otsailak 18, osteguna).

- Real Madril-Joventut (otsailak 19, ostirala)

- Caja Laboral-Bizkaia Bilbao Basket (otsailak 19, ostirala).

Finalerdiak:

- Otsailak 20, larunbata.

Finala:

. Otsailak 21, domeka.

ACB Ligako lehen itzuliko aurreneko zazpi sailkatuek eta fasearen klub antolatzaileak jokatzen dute Kopa. Bartzelona (16 partida irabazi ditu lehen bueltan, 1 galdu), Caja Laboral (14-3), Real Madril (13-4), Valentzia (12-5), Joventut (11-6), Cajasol (10-7) eta Estudiantes (8-9) izan dira aurten lehen zazpiak. Bilbao Bizkaiak 4-13ko marka du -Ligan azkenaurrekoa da-.

Igande honetan bukatuko da abonoak hartzeko epea. Fase osorako prezioak: 120 euro eta 400 artekoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.