saskibaloia

Caja Laboralek eskuan du Ligako bigarren postua

74-80 hartu du mendean Real Madril.

2010eko maiatzaren 1a
20:14
Entzun 00:00:0000:00:00
Bi jardunaldi falta dira Espainiako ACBko Liga erregularra bukatzeko eta eskuan du bigarren postua Caja Laboralek. Gaur partida garrantzitsua irabazi du Real Madrilen aurka: 74-80.

Garaipen bateko aldea kentzen dio Real Madrili Gasteizko taldeak, eta bien arteko aldea ere berea da. Beraz, bi partidak galdu beharko lituzke Caja Laboralek, eta madrildarrek biak irabazi.

Marcelinho Huertas eta Tiago Splitter izan dira Caja Laboraleko onenak: 17 puntu aurrenak, 15 besteak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.