Caja Rural ez da ariko Espainiako Vueltan
TXIRRINDULARITZA. Espainiako Vueltako antolatzaileek ez dute gonbidatu Caja Rural, eta, beraz, euskal taldea ez da ariko Espainiako Vueltan. Andaluzia-Caja Granada, Geox, Cofidis eta Skil-Shimano taldeek jaso dituzte antolatzaileen gonbidapenak. Caja Rural, berriz, ordezko izango da. Abuztuaren 20tik irailaren 11ra jokatuko da Vuelta.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu