Capak beste bi urterako sinatu du Athleticekin

2022ko uztailaren 13a
00:00
Entzun
FUTBOLA. Aitor Elizegi buru zuen Athleticeko zuzendaritzak bi urte pasatxoan lortu ez zuena lortu du Jon Uriarte talde zuri-gorriko presidente berriak: Ander Capak kontratua berritzea. Klubak eta eskuin hegaleko atzelariak akordioa lortu dute haren kontratua beste bi urtez luzatzeko, 2024ra arte. Hala ere, Capak zenbait helburu bete beharko ditu bigarren sasoia egiteko; ez dituzte zehaztu.

Capa 2020aren hasieran hasi zen negoziatzen Elizegiren zuzendaritzarekin, baina, lehenbizi pandemiagatik eta gero klubarekin izandako desadostasunengatik, ez zuten tratua itxi. Hori dela eta, partida ofizial bakarra jokatu zuen aurreko denboraldian, azken-aurrena, San Mamesen, Osasunaren aurkako derbia.

«Zoriontsu nago etxean jarraituko dudalako. Entrenatzea, taldekideekin berriro elkartzea eta entrenatzailearen esanetara jartzea baino ez dut buruan. Lehengoa izan nahi dut», esan zuen atzo. Esan eta egin. Atzo lehen aldiz entrenatu zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.