Kirola

Caparrosek Espainiako Kopako finalerako "taldea ahalik eta freskoen egotea" nahi du

2009ko maiatzaren 8a
19:11
Entzun 00:00:0000:00:00
Joaquin Caparros Athletic futbol taldeko entrenatzaileak bihar taldeak Betisen aurka jokatuko duen Liga partidarako deialditik kanpo utzi ditu balizko zazpi jokalari. Erabaki hori asteazkenean Athletic-ek eta Bartzelonak jokatuko duten Espainiako Kopako finalari begira hartu du, "taldea ahalik eta freskoen egotea" nahi duelako. "Finala irabazteko ezinbestekoa da jendea fresko izatea", entrenatzaileak azaldu duenez.

Bestalde, Kopako finalari begira datorren astelehenetik aurrera Bilboko udalak Koparen bila! Bilbon goza ezazu lelopean 15.000 kartel banatuko dituela jakinarazi du. Kartel horiek Bilboko turismo bulegoetan eta Udaleko herritarren arreta bulegoan eskuratu ahal izango dira, besteak beste.

La Casilla eraikinaren barrualdean eta kanpoaldean tamaina handiko pantailak ezarriko dituzte, zaletuek finala jarrai dezaten. Eraikin horretan bertan kontzertuak, kirol jarduerak eta haurrentzako ekimenak gauzatuko dituzte partidaren aurreko orduetan.

BBVAk ere finalerako prestatzen ari diren ekimenetan parte hartu nahi izan du eta El Arenal parkean bi pantaila handi jarriko ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.