saskibaloia

Carl English hegala ere Taura

Bilbao Basketek Jerome Moiso pibota fitxatu du.

2009ko uztailaren 16a
18:17
Entzun 00:00:0000:00:00
Carl English hegalak (Kanada, 28 urte, 1,92 metro) Tau Baskonian jokatuko du datorren denboraldian. Kalisse Kanaria Handia Espainiako ACB Ligako taldetik fitxatu du Gasteizkoak, urte baterako. Oso denboraldi ona egin du Kalissen: batez beste, 15,1 puntu eta 3,1 errebote.

Atzo jakin zen Pau Ribas eskolta katalanak ere Taun jokatuko duela hurrengo lau urteetan (23 urte, 1,93 metro).

Bilbao Basketek ere fitxatu du gaur beste jokalari bat: Jerome Moiso pibota (Frantzia, 31 urte, 2,08 metro). Joventut ACBko taldean aritu da azkeneko denboraldian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.