TXIRRINDULARITZA

Caucchiolik irabazi du Di Lucca Giroko hirugarrena

2003ko urriaren 3a
00:00
Entzun
Alessio etxeko Pietro Caucchioli italiarra nagusitu zen atzo Di Lucca Giroko hirugarren etapan. Rabobank etxeko Oscar Freire espainiarraren bolada ona eten zuen horrela, hark irabazi zituen-eta lehenengo biak. Freirek berak jarraitzen du lider eta gaur jokatuko da azken etapa. Bestalde, Frantziako Kopako azken proba, Paris-Bourges, Credit Agricoleko Jens Voigt alemaniarrak irabazi zuen atzo.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.