Mark Cavendish-ek irabazi du gaur arratsaldean, esprintean, Italiako Giroko 13. etapa (Lido di Camaiore-Florentzia, 176 kilometro). Aurtengo Giroko hirugarren garaipena du. Alessandro Pettachi izan da bigarren -honek bi etapa garaipen daramatza aurtengo itzulian-
Denis Mentxovek segitzen du lider -atzo lortu zuen maillot arrosa-. 34 segundo kentzen Danilo di Luca bigarren sailkatuari. Levi Leipheimer dago hirugarren -40ra-, Franco Pellizotti laugarren -2.00ra-, Carlos Sastre bosgarren -2.52ra-, Michael Rogers seigarren -2.59ra-, Ivan Basso zazpigarren -3.00ra-.
Bihar, 14. etapa: Campi Bisenzio-Bologna (172 kilometro). Mendiko etapa izango da: pendiz gogor batean amaituko da eta, aurretik, bigarren mailako hiru gain izango dituzte eta hirugarren mailako bat.
Txirrindularitza