Aurtengo Frantziako Tourreko laugarren garaipena lortu du Mark Cavendishek gaur, berriz ere esprintean. Gaur, itzuliko 11. etapan (Vatan-Saint Fargeau,192 kilometro). Hamazazpi garaipen daramatza denboraldi honetan.
Johan Van Summeren eta Marcin Sapa izan dira gaur ihes eginda egon direnak, baina berriro Columbia taldeak -Cavendishenak, alegia- ez du barkatu. Helmugarako bost kilometro falta zirela harrapatu dituzte.
Tyler Farrar izan da etapan bigarren, Jauheni Hutavoritx hirugarren, Oscar Freire laugarren.
Rinaldo Nocentinik segitzen du lider, Alberto Contador dago bigarren -sei segundora-, Lance Armstrong hirugarren -zortzira-. Mikel Astarloza (Euskaltel-Euskadi) da lehen euskal txirrindularia: 18. dago, 3.17ra.
Bihar korrituko dute Tourreko 12. etapa: Tonnerre-Vittel (211,5 kilometro). Laugarren mailako bost mendate izango dituzte eta hirugarren mailako bat.
Asteburura arte ez dute mendiko etaparik izango. Hilaren 26an amaituko da itzulia, Parisen.
txirriNDULARITZA