Chamonixtik Zermattera iritsi da Iker Karrera
MENDI LASTERKETA. Iker Karrera amezketarrak 21 ordu eta erdian egin du bere buruari jarritako erronka: Chamonixtik (Frantzia) Zermatterako (Suitza)ibilia. Karrerak atzo arratsaldean amaitu zituen 135 kilometroak, eta nekatuta zegoela aitortu zuen: «Inoizko ibilirik gogorrena izan da, baina pozik nago egindakoarekin».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu