Frantziako Tourra

Chavanelentzat bigarren etapa eta lidergoa

Erorketak gertatu dira gaur ere eta tropela sakabanatu egin da. Ihesean zihoazen txirrindulariek aprobetxatu egin dute aukera hori.

2010eko uztailaren 5a
18:24
Entzun
Sylvain Chavanelek irabazi du Brusela eta Spa artean jokatu den Frantziako Tourreko 238 kilometroko bigarren etapa, eta lidergoa ere eskuratu du. Euriak, ihesaldi batek eta erorketek baldintzatu dute ibilbidea. Hamar lagun inguruko taldetxo bat izan da kilometro askotan lasterketa buru, eta gaur ere erorketak medio tropel nagusia sakabanatu egin da zenbait kilometrotan. Tropela bat egin artean mantsotu egin da lasterketa eta ihesean zihoazen txirrindulariek probestu dute aukera. Horien artean zen Chavanel.

Bihar izango da hirugarren etapa: Wanze-Arenberg Porte du Hainaut (213 kilometro).

Hilaren 25ean amaituko da Tourra, Parisen.

Sailkapenak

2. etapa:

- 1. Sylvain Chavanel (Quick Step) 4.40:48.

- 2. Maxime Bouet (AG2R) 3:56ra.

- 3. Fabian Wegmann (Milram) d.b.

- 4. Robbie McEwen (Katusha) d.b.

- 5. Christian Knees (Milram) d.b.

Sailkapen nagusia:

- 1. Sylvain Chavanel (Quick Step) 10.02:25.

- 2. Fabian Cancellara (Saxo Bank 2:57ra.

- 3. Tony Martin (HTC Columbia) 3:07ra.

- 4. David Millar (Garmin Transitions) 3:17ra.

- 5. Lance Armstrong (Radioshack) 3:19ra.

Orain arteko etapak

- Aitzin-etapa: Rotterdam-Rotterdam. Irabazlea: Fabian Cancellara. Liderra: Fabian Cancellara.

- 1. etapa: Rotterdam-Brusela. Irabazlea: Alessandro Petacchi. Liderra: Fabian Cancellara.

- 2. etapa: Brusela-Spa. Irabazlea: Sylvain Chavanel. Liderra: Sylvain Chavanel.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.