Chema Martinez espainiarra eta Malika Asahssah marokoarra izan dira gaur Donostian Ulia kroseko 80. edizioko irabazleak gizonezkoetan eta emakumezkoetan, hurrenez hurren.
Martinezek esprintean lortu du garaipena; Javier Carriqueori hartu dio aurrea azkeneko metroetan. Assahssah-k, aldiz, ez du aurkaririk izan.
Gizonezkoak (9,8 kilometro)
1. Chema Martinez. 28:47.
2. Javier Carriqueo. 28:48.
3. Ayad Landassem. 29:19.
4. Abdelilah El Manaia. 29:20.
5. Gontzal Sanz. 29:27.
Emakumezkoak (5,3 kilometro)
1. Malika Asahssah. 17:22.
2. Cristina Jordan. 17:44.
3. Tamara Sanfabio. 18:21.
4. Raquel Llamas. 18:33.
5. Samira Ahbouche. 18:42.
atletismoa