Coates da TASeko presidente berria
KIROLDEGIA. John Coates australiarrak ordezkatuko du Mino Auletta italiarra Kirola Arbitratzeko Epaitegiaren (TAS) lehendakaritzan. Kirola Epaitzeko Nazioarteko Kontseiluak bozketa egin zuen atzo, eta horretan Coates Dick Pound kanadarrari, Munduko Dopinaren Aurkako Agentziako (WADA) lehendakari izandakoari nagusitu zitzaion. Hiru urtez izango da Coates TASeko buru, 2011tik 2014ra arte, hain zuzen.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu