Txirrindularitza

Cobok (Saunier Duval) irabazi du Euskal Herriko Itzuliko lehen etapa

Zaballa (Caisse d'Epargne) izan da bigarren 10 segundora. Haren atzetik Sevilla (Relax) eta Marchante (Saunier) sailkatu dira, hurrenez hurren, 11 eta 12 segundora. Gaurko etaparen irabazlea ez ezik, aurtengo itzuliko lehen liderra era bada, horrenbestez, Jua Jose Cobo.

2007ko apirilaren 9a
18:03
Entzun
Urretxun hasi, eta Urretxuko Santa Barbara gainean bukatu da EuskalHerriko Itzuliaren lehen etapa. Tartean, 139 kilometroko ibilbide gogorra: Azkararte, Deskarga (bitan), Santa Barbara (hirutan), Garbiria eta Aztiriako mendateak igo dituzte txirrindulariek.

Laukote batek -Lastras (Caisse D’Epargne), Hernandez (Euskaltel), Ballester (Fuerteventura) eta Ramirez (Fuerteventura)- ihesean egin du lasterketaren zati handiena, baina 124. kilometro inguruan tropelak jan ditu, eta, azkenean, Santa Barbarako gainean nagusitu diren txirrindulariak hasi dira lekuak hartzen. Besteak beste, Cobo, Sevilla eta Zaballa lasterketa buru abiatu dira azken igoeran, Santa Barbaran gora. 500 metro inguru falta zirela Cobok besteak atzean uztea lortu du, eta berak irabazi du gaurko etapa. Tino Zaballa izan da bigarren 10 segundora, Oscar Sevilla hirugarren 11ra, eta Jose Angel Gomez Marchante laugarren 12ra.

Oro har, Saunier Duval taldeak erakustaldia eginez hasi du Itzulia, irabazlea ez ezik, laugarren sailkatua, Marchante, talde horretakoa baita.

Aldiz, beste batzuek pattalago hasi dute: Denis Mentxovek lasterketa utzi du 18. kilometroan eta Viekkannenek 105. kilometro inguruan.

Bihar Urretxutik Karrantzarako bidea egingo du Itzuliak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.