Txirrindularitza

Contador absolbitu egin dute

Espainiako Txirrindularitza Federazioak absolbitu egin du Alberto Contador (Saxo Bank), eta behin-behinean lehiaketara itzultzeko moduan da espainiarra. Txirrindularitzaren Nazioarteko Batasunak (UCI) eta Dopinaren Aurkako Munduko Agentziak (WADA) hilabete daukate orain Kirola Arbitratzeko Epaitegian (TAS) helegitea jartzeko.

2011ko otsailaren 15a
18:06
Entzun
Alberto Contadorrek (Saxo Bank) geroz eta gertuago dauka lasterketetan lehiatzeko eguna. Espainiako Txirrindularitza Federazioak txirrindularia absolbitzeko epaia eman berri du, eta, beraz, behin-behinean lehiaketara itzultzeko moduan da Saxo Bankekoa. Litekeena da bihar bertan Algarveko Itzulian parte hartzea, Portugalen. UCIk eta WADAk hilabete daukate orain helegitea jartzeko, eta biek edo bietako batek hala egingo balu, TASek emango luke behin betiko epaia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.