Txirrindularitza

Contador izango da aurten Tourrean, honek Astana onartu baitu

Talde hark ez zuen iaz parte hartu, dopin auziagatik. Euskaltel-Euskadik ere korrituko du Frantziako itzulia. Uztailaren 4an hasiko da.

2009ko martxoaren 17a
16:55
Entzun 00:00:0000:00:00
Iaz Alberto Contadorrek ez zuen Frantziako Tourrean 2007an lortutako garaipena defenditzerik izan, antolatzaileek ez ziotelako bere talde Astanari parte hartzen utzi, dopin auziagatik, baina aurten Tourrean izango da Astana; Contador ere bai, ondorioz. Hala jakinarazi dute gaur probako arduradunek, onartu dutela oraingoan talde hura.

Joan den urtean Carlos Sastrek irabazi zuen Frantziako itzulia, eta aurten ere han izango da, Cervelo taldearekin.

Uztailaren 4an hasiko da Tourra, Monakon. Talde parte-hartzaileen artean izango da aurten ere Euskaltel-Euskadi. 20 talde ariko dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.