Datu bat nahikoa da Cristiano Ronaldok azkenaldian selekzioan egin duen jardun eskasa laburbiltzeko: urtebete baino gehiago darama gol bat sartu gabe. Oso arraroa da hori golak barra-barra sartzen ohituta dagoen jokalari batentzat. Eta Portugalek sumatu du, are gehiago Carlos Queirozek zuzendutako aurrelari peto-petorik ez duela kontuan hartuta. Ez da harritzekoa, beraz, Portugal estu eta larri sailkatu izana Hegoafrikako Munduko Koparako: sufritu egin zuen azken kanporaketarako sailkatzeko, eta horretan ere kostata gainditu zuen Bosnia ahula.
Taldearen bizkarrezurra betikoa da (Ricardo Carvalho, Bruno Alves, Deco, Simao, Cristiano Ronaldo...), eta hori berme ona da, maila eta eskarmentu handiko jokalariak baitira denak. Aulkian, baina, jada ez dago Luiz Felipe Scolari, motibatzaile hutsa. Harekin, Portugalek koska bat egin zuen gora, nahiz eta ezin izan zuen hobekuntza hori titulu batekin sendotu. Kostako zaio Queirozi jendea entrenatzaile brasildarrarekin ez akordatzea. Seinale ona litzateke hori ez gertatzea.
Historian
Txapelketa. Postua.2006. 1/2
2002. Sailkapen fasea
1934. Sailkapen fasea
1966. 1/2
Sailkatzeko
Taldea. Puntuak.1. Danimarka21 puntu
2. Portugal 19 pt.
3. Suedia 18 pt.
4. Hungaria 16 pt.
5. Albania 7 pt.
6. Malta 1 pt.
Azken kanporaketa
Portugal-Bosnia. 1-0
Bosnia-Portugal. 0-1