laburrak, esanak, datuak

Cristina Fernandez: "Eutsi Maradona! Eutsi Argentina!"

2010eko uztailaren 5a
09:46
Entzun
LABURRAK

- Nigeriako presidenteak atzera egin du. Johnatan Goodluck Nigeriako presidenteak ez du bere herrialdeko selekzioa nazioarteko txapelketetatik bi urtez erretiratuko, hala zioen arren. FIFAk ohartarazi zuen Nigeria nazioarteko federaziotik bidali egingo lukeela kasu horretan.

- Van Persie eta Mathijsen, jokatzeko moduan. Robin Van Persie Herbehereetako aurrelariak eta Joris Mathijsen zentralak gainditu dituzte euren lesioak, eta asteartean Uruguairen aurkako finalerdia jokatzeko moduan dira. Van Persiek besoak hartu zuen min asteburuan, Mathijsenek belaunean. Biak titularrak dira.

ESANAK

- Cristina Fernandez (Argentinako Gobernuko presidentea). "Eutsi Maradona! Eutsi Argentina!".

- Joachim Low (Alemaniako hautatzailea). "Espainiak Messi bat baino gehiago du".

- Bastian Schweinsteiger (Alemaniako jokalaria). "Talde indartsuen aurka jokatzea gustatzen zait eta Espainiak talde bikaina du".

- Leo Messi (Argentinako jokalaria). "Benetan gaizki nago. Etxera itzuli nahi dut. Hutsetik hasi beharra dugu selekzioan".

- Luis Suarez (Uruguaiko jokalaria). "Nirea da mundialeko geldiketarik onena".

DATUAK

- 240 dolar finalerdietako sarrerak. Finalerdietarako eta finalerako saltzeke dauden sarrerak jarri ditu eskuragai FIFAk, garesti jarri ere: finalerdietako sarrera merkeenak 240 dolar balio ditu eta finaleko merkeenak 400.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.