TXIRRINDULARITZA. DAVID ZABRISKIE

CSCk Armstrongen taldekide izan dena fitxatu du bi urterako

2004ko urriaren 29a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
CSC taldeak David Zabriskie txirrindulari estatubatuarra fitxatu du bi urterako. Zabriskie Espainiako Vueltan etapa bat irabazi zuelako egin zen ezagun, baina morrontza lanean ere ez da makala, nonbait. Azken urteetan US Postal taldean aritu da jardun horretan, Lance Armstrongen mesedetan. CSCko Bjarne Riis kirol zuzendari danimarkarra fitxaketa onak egiten ari da hurrengo urtean koska bat igotzeko helburuarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.