Txirrindularitza / Italiako Giroa

Cunego nagusi Italiako Giroan

2004ko maiatzaren 25a
18:06
Entzun
Damiano Cunegok sekulako erakustaldia egin du gaur, Italiako Giroko 16. etapan. Etapa irabazteaz gain lidergoa ere eskuratu du Saeco taldeko txirrindulariak. Iaroslav Popovitxi kendu dio maglia arrosa.

Bere taldekide eta Italiako Giroko lider Gilberto Simoni eta beste txirrindulariak atzean utzi ditu Passo Furcia mendatean, eta inork ezin izan dio atzetik jarraitu. Orain, ikusi egin beharko da Simonik zenbaterainoko askatasuna ematen dion Cunegori. Izan ere, Simoni zen Saecoko gizon indartsuena, taldeburua, Giro hasieran, eta ikusteko dago Cunego gaztearen arrakasta onartuko duen.

Garate gero eta hobeto

Juanma Garatek lan txukuna egin du gaur, eta sailkapen nagusian postu bat aurreratu du. Garatek ere Passo Furcian egin du aurrera eta aurretik zegoen Mariano Piccoli taldekidearekin bat egin eta ihes eginda ibili da, baina, maglia arrosa zihoan taldeak harrapatu egin dituzte, eta bukaeran 40 bat segundo galdu ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.