Saskibaloia

Dallas Mavericks taldeak lehen aldiz irabazi du NBAko finala

Finaleko seigarren partidan 105-95 irabazi dio bart Miamiko Heat taldeari, eta 4-2 gailendu da kanporaketan.

2011ko ekainaren 13a
11:13
Entzun 00:00:0000:00:00

Dallas Mavericks taldeak lortu du ametsa betetzea eta denboraldi honetan NBAko txapeldun da. Bart 105-95 irabazi dio Miamiko Heat taldeari finaleko seigarren partidan, eta kanporaketan 4-2 gailendu da. Dallasek irabazten duen lehen finala da, 2006an txapeldunorde geratu ostean. Dirk Nowitzki alemaniarra izendatu dute finaletako jokalari onena.

Bart jokatu den partidan Jason Terryk 27 tanto egin ditu, eta lan bikaina egin zuen Mavericksen erasoko jokoa antolatzen. Berarekin batera Dirk Nowitzki alemaniarrak eta Jose Juan Barea puertoricarrak eraman dute Mavericks txapeldun izatera. Laugarren partidan kanporaketa 2-1 galtzen ari zirela hiruko horretan oinarritu zen Rick Carliste entrenatzailea eta emaitza ezin hobea eman dio.

Miami Heat 95 (27+24+21+23): Wade (17), Chalmers (18), Anthony, Bosh (19), James (21) -hasierako bostekoa, Howard, House (9), Miller eta Haslem (11).
Dallas Mavericks 105(32+21+28+24): Kidd (9), Barea (15), Chandler (5), Marion (12), Nowitzki (21) -hasierako bostekoa-, Terry (27), Cardinal (3), Stevenson (9) eta Mahinmi (4).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.