Finean, hiru hilabetez afizionatuen mailako puntako pilotariak elkarren kontra ikusteko aukera izango da Hernaniko eta Altzako (Gipuzkoa) frontoietan.
Lehiaketa sistema urterokoa da. Katedete, gazte eta nagusien mailako bian bikote aurkeztuko ditu talde bakoitzak, eta aurrera ez du elkarren kontrakoan kanporaketa gehien irabazten dituenak egiten, tanto gehien pilatzen dituenak baizik.
Huarte (Iruñea) taldeko seikoteak irabazi zuen iaz txapelketa, eta aurten ere parte hartuko du lehiaketan.
'berria.info'-n jarraipen zehatza
BERRIA egunkariak txapelketaren jarraipena egingo du astero, baina bereziki 'berria.info' webgune honetan txapelketari buruzko informazio eguneratua emango da: taldeei buruzko xehetasunak, emaitzak, kronikak, argazkiak...
Pilota