Futbola

De Biasi, kalera

Alavesek entrenatzailea kargutik kendu du iritsi eta bi hilabetera. Javier Cabellok beteko du haren postua behin-behinean.

Gianni de Biassi, Mendizorrotzako aulkian. A. R. H. / EFE
Imanol Magro Eizmendi.
2017ko azaroaren 27a
16:53
Entzun

Ligako zazpi partida eta Kopako bat, hori da Gianni de Biasik (Sarmede, Italia, 1956) Alavesen egin duen bidea. Irailaren 25ean iritsi zen Gasteizera Luis Zubeldia ordezkatzeko, eta bi hilabete eta bost egun bakarrik egin ditu karguan. Alaveseko zuzendaritzak haren kontratua eten du, eta ordezko bila ari da. Behin-behinean, Javier Zubeldiak entrenatuko du taldea.

Larunbatean, Eibarren aurka galdu ondoren, Mendizorrotzan zabalduriko zurrumurrua astelehenean baieztatu da. De Biasik ez du jarraituko. Gasteizko taldea salbaziotik zortzi puntura dago ligan. De Biasik zortzi partida zuzendu ditu, eta hiru irabazi ditu, ligako bi eta Kopako bat. Estatistika txarra da, eta Alavesek azken bi partidetan emaniko irudi kaskarrak erabakia bizkortu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.