De la Bellak kontratua luzatu du 2015a arte
REALA.Alberto De la Bellak atzo berritu zuen Realarekin zeukan kontratua. Horrenbestez, Realeko jokalaria izango da 2015eko ekainaren 30a arte. «Zoriontsu» agertu zen jokalaria prentsaurrean. «Nigan jarritako konfiantza lanez eta konpromisoz bueltatzea espero dut», esan zuen. «Jokalari garrantzitsua da guretzat, eta, bere borondateari esker, gurekin jarraituko du. 25 urte ditu, eta daraman ibilbidea ikusita, bagenekien jokalari erakargarria zela askorentzat. Beste lau denboralditan gurekin izango dela jakiteak lasaitasuna ematen digu», esan zuen Loren kirol zuzendariak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu