Denboraldi honetan ez du gehiago jokatuko Redeik
ESKUBALOIA. Arazoak pilatzen ari zaizkio Arrateri, taldeko golegile nagusi Istvan Redeik denboraldi guztirako min hartu baitu. Menisko eta lotailu haustura du eskuin belaunean. Asobal ligako azken jardunaldian hartu zuen min albokoak. Denboraldian zehar 75 gol sartu ditu, eta ligako zortzigarren golegile nagusia zen egun.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu