TXIRRINDULARITZA

Denboraldiari agur esan dio Ion Izagirrek

Bi orno mindu zituen larunbateko erorikoan. Gaur goizean egin diote ebakuntza, Dusseldorfen.

Izagirre, Suitzako itzulian. ALEXANDRA WEY / EFE
2017ko uztailaren 3a
14:14
Entzun 00:00:0000:00:00

Ormaiztegiko txirrindulariak hamar egun egin beharko ditu ospitalean senda agiria jaso aurretik. Izagirre Frantziako Tourreko lehen etapan erori zen, erlojupekoan, errepide bustian irrist eginda; beste hainbat erori ziren etapa horretan.

Taldeburu gisa lehiatuko zen lehen itzuli handia zen. Bahrain-Meridako buru zen Izagirre.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.