Derbietan jasotako kolpeak arindu nahi ditu GBCk bihar Kanaria Handiari irabazita
    SASKIBALOIA. Oroitzapen txarrekoak izan dira Gipuzkoa Basketek azken bi asteetan jokatutako derbiak, bai Laboral Kutxaren aurka, bai Bilbo Basketen aurka itxura eskasa eman baitu. Bihar du aukera bi kolpe horiek arintzeko, baina horretarako Kanaria Handiari irabazi beharko dio Illunben (18:00). Donostiarrek irabazi beharra dute, bi garaipenera bakarrik baitute Sevilla, azken-aurreko sailkatua.
    
    
        
        
            
                Iruzkinak
            
            
                Ez dago iruzkinik
            
        
                    Ordenatu
                    
                
            