Arrauna

Deustuk irabazi du Bizkaiko Txapelketa, eta San Juanek Gipuzkoakoa

Ez da ezustekorik gertatu emakumezkoen txapelketan.

jarraia136841.jpg
Gorka Intxausti Aranguren.
2017ko uztailaren 12a
21:56
Entzun 00:00:0000:00:00

Gaur jokatu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako emakumeen traineru txapelketak, eta bi faboritoak nagusitu dira, nahiz eta Hibaikak lehia estu jarri dion San Juani. San Juanek baino bi segundo gehiago behar izan ditu Hibaikak. Orio izan da hirugarren, eta Hernani, laugarren.

Bizkaian, Deustuk irabazi du txapelketa. Portugalete eta Lea Artibai sailkatu dira bigarren eta hirugarren postuetan. Txapelketa jokatu den lehen aldia izan da.

BIZKAIKO TXAPELKETA:

1- Deustu: 11.37.

2- Portugalete: 12.08.

3- Lea Artibai: 13.06.

GIPUZKOAKO TXAPELKETA:

1- San Juan – Iberdrola: 10.44.

2- Hibaika – Jamones Ancin: 10.46.

3- Orio – Babyauto: 11.06.

4- Hernani – Iparragirre Sagardotegia: 11.23.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.