Txirrindularitza

Di Luca absolbitu egin dute dopin akusaziotik

Italiako Olinpiar Batzordeak hartu du erabakia.

2008ko apirilaren 16a
17:09
Entzun 00:00:0000:00:00
Italiako Olinpiar Batzordeak (CONI) dopin akusaziotik absolbitu egin du gaur Danilo Di Luca txirrindularia. CONIko Fiskaltzak bi urteko suspentsio eskaera egin zuen haren kontra, 2007ko Giroko 17. etaparen ondoren egindako kontrolean dopina hartu zuela frogatu zelakoan. Giro hura irabazi egin zuen Di Lucak.

Federico Cecconi defentsa abokatuak adierazi du Di Lucak "oso kostu handia" pairatu behar izan duela prozesuagatik. Renato di Rocco Italiako Txirrindularitza Federazioko presidentea "kontent" azaldu da erabakiagatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.