Ez dirudi, oraingoz behintzat, Danilo di Lucak kontrariorik daukanik Italiako Giroan: lider doa eta gaur ere berak irabazi du. Hamargarren etapa korritu dute (Cuneo-Pinerolo, 262 kilometro), itzuliko luzeena, hiru mendate zituzten, eta nagusi izan da Di Luca. Bakarrik iritsi da helmugara, bukaerako igoera txiki batean ihes eginda -2,5 kilometro falta ziren-. Itzuliko bigarren etapa du.
Ondoren, Franco Pellizotti, Denis Mentxov eta Carlos Sastre sartu dira, hamabi segundora. 28ra David Arroyo, bosgarren.
Di Lucak orain sailkapen nagusiko bigarrenari 1.20 kentzen dio: Mentxovi. Michael Rogers doa hirugarren -1.33ra-, Levi Leipheimer laugarren -1.40ra-, Pellizotti bosgarren -1.53ra-.
Bihar, 11. etapa: Turin-Arenzano, 214 kilometro. Etapa laua izango da. Etzi, 60,6 kilometroko erlojupekoa, Sestri Levante-Riomaggiore.
Txirrindularitza
Di Luca nagusi Giroan
Liderrak irabazi du gaurko etapa ere. Aldea handitu egin du sailkapenean; Mentxov bigarrena 1.20ra dago. Etzi, 60,6 kilometroko erlojupekoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu