«Dinamika oso ona da»

Osasunaren bolada txarra amaitzeko gogoz, eta bigarren itzuli polita egiteko asmoarekin da Ricardo atezaina

Ricardo Lopez, beroketa lanak egiten, entrenamendu batean, Taxoaren. JAGOBA MANTEROLA / ARGAZKI PRESS.
Erredakzioa
Donostia
2011ko urtarrilaren 21a
00:00
Entzun
Ia urtebete darama Osasunak kanpoan irabazi gabe, eta denboraldiko azken zazpi partidetan ez du irabazterik izan. Halere, Ricardo Lopez atezaina baikor agertu zen atzo: «Gure artean hitz egin dugu. Giroa aldatu da; baikortasuna eta aurrera ekiteko gogoa dugu. Bigarren itzuli polita dugu aurretik, eta zerbait handia egiteko asmoa dugu».

Azken emaitzak ikusita taldea «bigarren itzulian hutsetik hasteko» elkartu dela azaldu du atezainak: «Jokalariak %120 ematen ari gara entrenamenduetan; eta dinamika oso ona da».

Bolada txarra mozteko aukera ona du Osasunak etzi. Almeria Espainiako Ligako azken sailkatuaren zelaian jokatuko du, etxean partidarik irabazi ez duen taldea. «Baikor gara. Almeriaren aurka jokatuko dugu, aurkari zuzena, eta gero, Real Madril dator. Zaleek dena ematera aterako garela jakin behar dute».

Dena dela, ez da guztiz fio atezaina: «Hain behartuta dagoen talde bati irabaztea ez da erraza izango, baina gu prest gaude». Espainiarrek bana berdindu zuten Real Madrilen aurka aurreko jardunaldian, eta herenegun, Espainiako Kopako finalerdietara pasatu ziren.

Aurrekoan Canik zelai erditik sartu zion golarengatik kritiken jomuga izan da atezaina, baina garrantzia kendu zion jokaldiari: «Egundoko gola sartu zuen».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.