futbola

Disko hernia du Joseba Llorentek

2011ko urtarrilaren 25a
18:13
Entzun 00:00:0000:00:00
Joseba Llorente Realeko aurrelariari disko hernia atzeman diote medikuek, eta aztertzen ari dira zer neurri hartu hura osatzeko. Ipurmasailean zuntz haustura ere badauka jokalariak.

Disko hernia da bizkarreko lesio arrunten artean larriena. Bizkarra behartu edo pisuak behar ez diren bezala altxatuta, ornoen artean dagoen diskoa hautsi eta barruan duen gelatina antzekoa askatu egiten da. Denbora behar izaten da osatzeko.

Llorenteren lesioa dela eta, Imanol Agirretxe aurrelaria ez da beste klub batera utzita joango azkenean. Martin Lasarte entrenatzaileak gaur jakinarazi dio denboraldia amaitu artean Realean jarraituko duela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.