Doblasek beste bi sasoirako berritu du

2012ko uztailaren 19a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
SASKIBALOIA. David Doblasek beste bi denboraldirako berritu du Lagun Aro Gipuzkoa Basketekin. Pibot espainiarrari aurreko sasoiaren amaieran bukatu zitzaion kontratua, eta libre zegoen edozein talderekin sinatzeko. Hala ere, Donostian jarraitzea erabaki du. Doblas 2005ean iritsi zen Euskal Herrira, eta 2007an Menorcan egindako hilabete eskas batzuk kenduta, Donostiako taldeko kide izan da ordutik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA