Kirola

Dopinaren aurkako operazioarekin lotuta kirolari zerrenda luzea dutela agertu du Guardia Zibileko buruak

Espainiako Guardia Zibilak dopinaren kontra egin duen operazioaren barruan ez dutela atxiloketa gehiago aurreikusten agertu du Joan Mesquida aipatu poliziako zuzendari nagusiak, baina, era berean, auziarekin lotuta "kirolaren zerrenda luzea" darabiltela esku artean ohartarazi du.

2006ko maiatzaren 26a
20:19
Entzun
"Dokumentazio asko aztertzen ari gara", azaldu du Mesquidak, "kirolarien zerrenda zabala darabilgu". Joan den asteartean txirrindularitzarekin zerikusia duten bost lagun atxilotu zituen Guardia Zibilak, dopinaren kontrako operazioan: Manuel Saiz Liberty Seguros taldeko kirol zuzendaria, Eufemiano Fuentes kirolarien medikuk ezaguna, Alberto Leon mendiko txirrindularia, Jose Ignacio Labarta Comunitat Valenciana taldeko zuzendariaren albokoa eta Jose Luis Merino analisi klinika bateko arduraduna.

Bost horietatik Saiz aske geratu zen hurrengo egunean, ustezko dopin sarearekin bezero harremana baino ez duela iritzita. Nolanahi ere, Liberty Seguros aseguru enpresak kendu egin dio babesgoa txirrindulari taldeari.

Beste lau atxilotuakgaur hasi dira epailearen aurrean deklaratzen, eta arratsaldean erabakiko du haien kontrako neurriak hartu edo ez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.