Baina orduak igaro ahala, itxaropen izpi batzuk zabaldu ziren. Sven Goran Eriksson hautatzaileak iragarri zuen Drogbari hurrengo egunean bertan ebakuntza egingo ziotela. Selekzioko medikuek zioten hala eginda hamar egunean osatuta egon zitekeela, eta lehen partida jokatzeko prest egongo litzatekeela.
Bost egun falta dira egun horretarako, eta zalantzan dago partida horretarako osatuko den. Badirudi jokatu ahal izango duela. Horrela ez balitz, kolpe latza litzateke, haren jardunaren menpe baitzegoen Boli Kostaren etorkizuna Hegoafrikan, are gehiago orain lau urte bezala, multzorik zailenean ariko dela kontuan hartuta. Gainera, Drogbarekin ere taldeak ez du baikor egoteko arrazoi asko eman azkenaldian. Parte hartu duen azken txapelketa garrantzitsuan, urtarrilean Angolan jokatu zen Afrika Kopan, ez zituen gainditu final-laurdenak -Aljeriak kanporatu zuen-. Horregatik kendu zuten kargutik Boli Kostako kirol arduradunek Vahid Halihodzic bosniarra, eta Erikssonekin ordezkatu.
Ingalaterraren eta Mexikoren hautatzaile ohiak, hala ere, ezer gutxi aldatu du taldean. Betiko bizkarrezurrari eutsi dio: Drogba, Toure anaiak, Kalou, Zokora, Romaric, Eboue, Dindane... Kalitatea eta indarra soberan, baina talde espiritua faltan. Gabezia hori estaltzen badu, aukera izan dezake Brasil edo Portugalen artean sartu eta lehen aldiz final-zortzirenetarako sailkatzeko.
Historian
Txapelketa. Postua.2006. Sailkapen fasea
Sailkatzeko
Taldea. Puntuak.1. Boli Kosta. 16 puntu
2. Burkina Faso. 12 pt.
3. Malawi. 4 pt.
4. Ginea. 3 pt.