Duintasunez jardutea ere garrantzitsua da

Fuenlabradaren aurkako jarrera txarra atzean utzi, eta Sevillan bide zuzenari ekin nahi dio Lagun Arok (12:30)

Andoni Urbistondo.
2011ko urtarrilaren 30a
00:00
Entzun
Aste luzea izan da Donostiakoa. Ohikoak baino luzeagoa. Lagun Arok Fuenlabradaren aurka erakutsitako jarrera txarrak lur jota utzi du taldea, eta jarraian galdutako sei partidek ere ez dute askorik lagundu burua altxatzen. Pablo Laso entrenatzaileak ere ez du joan den igandeko ikuskizun tristea ahaztu, eta ostiraleko prentsaurrekoan aitortu zuen garaipena bera baino helburu garrantzitsuago bat zeukala: ┬źDuintasuna berreskuratu. Ezin dugu berriro Fuenlabradaren aurka jokatu genuen moduan jokatu, hain bigun, baldar, gogorik gabe, eta jokalariei mezu hori helarazten saiatu naiz aste osoan┬╗.

Zer da duintasunez jardutea? Lehiatzea, borrokatzea, eta lotsagarri ez aritzea. Porrotak eta porrotak daudelako. Gauzak ondo, Cajasoli irabaztea lantegi zaila da gipuzkoarrentzat. Are gehiago partida Sevillan jokatzen dela aintzat hartuta, baina garaipenaren jokoan egotea, eta etxeko taldeari zailtasunak ematea hasiera on bat izan liteke.

Cajasol estutzea zaila izan liteke, ordea. Lehen itzuli kaskarra egin du Joan Plazaren taldeak, eta bigarrenean akats gutxi egiteko tartea dauka, zortzi onenen artean sailkatu nahi badu. Joan den astean garaipen garrantzitsua lortu zuen Badalonan, eta bigarren garaipenarekin aurrerapauso handia eman dezakete.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.