LABURRAK
- EAJ Espainiako ordainsarien aurka. Espainiak irabazten badu Munduko Kopa, jokalari bakoitzak 600.000 euroko ordainsaria jasoko du -txapelketako beste inork ez luke horrenbeste jasoko-, eta EAJ sari horien aurka azaldu da. Aitor Esteban parlamentariak kexa agertuz galdera bat egin du Kongresuan. IU eta ERC ere kontra agertu dira aurreko egunetan. Espainiak duela bi urte Eurokopa irabazi zuenean, jokalari bakoitzak 215.000 euroko ordainsaria izan zuen.
- Ruandako Futbol Federazioko presidentea atxilotuta. Jean Bosco Kazura jenerala eta Ruandako Futbol Federazioko presidentea bere herrialdean atxilotu dute, Hegoafrikara baimen militarrik gabe bidaiatzeagatik. Munduko Kopa jarraitzeko asmoz zegoen Kazura Hegoafrikan, baina Ruandako agintariek asteazkenean itzularazi eta atxilotu egin zuten.
- Sei lagun zaurituta Lurmutur Hiriko festan. Munduko Kopako antolakuntzak Fan Fest izeneko jaialdiak antolatu ditu hiri ezberdinetan. Lehiaketaren xehetasun oro jarraitu daiteke haietan pantaila erraldoien bidez. Lurmutur Hirian atzo egin zen horietako jaialdi bat, eta bertara sartzen saiatu zirenean sei lagun arin zauritu ziren, jendetzak zanpatuta, hango komunikabideek jakinarazi dutenez. Denera 16.500 lagun bildu ziren.
ESANAK
- Sven Goran Eriksson (Boli Kostako hautatzailea). "100 euroko apustua eginen banu, 50 Espainiaren alde eta bertze 50 Brasilen alde".
- Ruben Amorim (Portugalgo jokalaria). "Drogbaren osatzea berri ona da futbolarentzat, baina txarra Portugalentzat".
- Jaime Lissavetzky (Espainiako kirol idazkari nagusia). "Espainiarentzat lehentasuna da Munduko Kopa antolatzea".
- Patrice Evra (Frantziako jokalaria). "Frantziarrok hemen zerbait dugu jokoan. Konfiantza daukagu eta finaleraino iritsi nahi dugu".
- Oscar Tabarez (Uruguaiko hautatzailea). "Hau Forlanen mundiala izango da, eta berak badaki".
- Arjen Robben (Herbehereetako jokalaria). "Kalitate handia dugu aurrean".
DATUAK
- 26.000 milioi ikusle baino gehiago telebista bidez. Munduko Kopako 64 partidak batuta, 26.000 milioi lagunek ikusiko dute lehiaketa telebistatik, Jerome Valcke FIFAko idazkari nagusiaren arabera.
laburrak, esanak, datuak
EAJ Espainiako ordainsarien aurka
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu