Athleticen aurkako derbiak beste albiste txar bat ekarri dio Realari: ezker orkatilla bihurritu zuen jokalari txuri-urdinak, eta Alguacilek aldatu egin behar izan zuen lehen zatian. Perone hezurreko haustura duela jakinarazi du gaur klubak.
Ebakuntza egin beharko diote erdilariari, beraz, eta ikusi beharko da zenbat denborarako uzten duen horrek zelaitik kanpo.
Fitxaketa baten berri ere eman du Realak gaur: Nacho Monreal ezker hegaleko atzelari nafarra txuri-urdinekin arituko da datozen bi denboraldietan. Zazpi urte egin ditu Arsenalen, eta 33 urte ditu Osasunaren harrobian hazitako jokalariak.