Mendia

Edmund Hillary hil da, Tenzing Norgay sherparekin batera Everestera igotzen lehena

88 urte zituen mendizale zeelandaberritarrak. 1953ko maiatzaren 29an zapaldu zuten Everesteko gailurra. Gerora hainbat abenturatan parte hartu zuen.

2008ko urtarrilaren 11
12:26
Entzun
Edmund Hillary mendizale eta esploratzaile ezaguna hil da, 88 urte zituela, sorterrian, Zeelanda Berrian.

1953ko maiatzaren 29an mundu guztian egin zen ezaguna Hillaryren izena, Tenzing Norgaysherparen laguntzaz Everesteko, munduko mendirik garaieneko, gailurra zapaldu baitzuen. Hain zuen ere, tontor hartara iritsi ziren lehen gizakiak izan ziren.

Gerora, beste hainbat abenturatan parte hartu zuen, hala nola, Hego Polora joan zen espedizioan. Gangesen bokaletik Himalayako iturburura ere joan zen itsasontzian, Peter semearekin batera.

Nolanahi ere, Nepaleko herritarrei eta bereziki sherpei laguntzea izan zen bere xedeetako bat, eta lan hori egin zuen fundazio baten buru izan zen. Hain justu, emaztea eta alaba Nepalen hil zitzaizkion, 1975ean, hegazkin istripu batean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.