Edurne Pasabanek (Tolosa, Gipuzkoa; 1973) lortu du Kangchenjunga (8.598 metro) mendiko gailurrera iristea, gaur eguerdian espediziokideek jakinarazi duenez. Nepal eta India artean dago Kangchenjunga, eta munduko hirugarren tontorrik garaiena da.
Pasabani orain hamalau zortzimilakoak egiteko bi baino ez zaizkio falta: Annapurna (8.091 metro) eta Shisha Pagma (8.031).
Hauek dira igo dituen zortzimilakoak: Everest (8.848 m), Makalu (8.035 m), Cho Oyu (8.201 m), Lhotse (8.516 m), Gasherbrum II (8.035 m), Gasherbrum I (8.163 m), K2 (8.611 m), Nanga Parbat (8.125 m), Broad Peak (8.047 m), Dhaulagiri (8.167 m), Manaslu (8.156 m) eta, gaur, Kangchenjunga (8.598 m).
Azken espedizioan Al filo de lo imposible Espainiako telebista saioko kideekin izan da. Juanito Oiarzabal, Alex Txikon eta Asier Izagirre euskal mendizaleek eta Ferran Latorrek osatu dute taldea, eta horiek ere zapaldu dute gaina.
"Oso gogorra eta luzea izan da", esan du tolosarrak. "Aurten elur gutxi dago, eta haitz asko ageri da hala". 7.800 metrora dagoen kanpamendura jaisten ari da, taldekideekin batera.
Mendia