Edurne Pasaban (Tolosa, Gipuzkoa; 1973) Shisha Pangma (8.027 metro) igotzeko ahaleginean ari zen, baina gaur asmo horri uko egin dio, haize gogorrak daudelako. Gainera, hilaren 20ra arte 60-80 kilometro orduko haize boladak iragarri dituzte.
Laugarren aldia da mendi hori igotzen saiatu dena; iparraldeko aurpegitik birritan ahalegindu izan da eta hegoaldekotik ere bi aldiz.
Pasabanek hamalau zortzimilakoetatik hamabi igo ditu: Shisha Pangma eta Annapurna (8.091 metro) baino ez zaizkio falta.
Al Filo de lo Imposible telebista saioko taldearekin joan da: Ferran Latorre, Asier Izagirre eta Alex Chiconekin, besteak beste.
Oh Eun-Sun hegokorearrak ere hamahiru zortzimilako ditu osatuta; horietatik hamar, azken hiru urteetan. Shisha Pangma soilik falta zaio, eta han da hura ere.
Pasabanen zortzimilakoak
Igo dituenak
Everest (8.848 metro). 2001eko maiatzaren 23an.
Makalu (8.465). 2002ko maiatzaren 16an.
Cho Oyu (8.201). 2002ko urriaren 5ean.
Lhotse (8.516). 2003ko maiatzaren 26an.
Gasherbrum II (8.035). 2003ko uztailaren 19an.
Gasherbrum I (8.068). 2003ko uztailaren 26an.
K2 (8.611). 2004ko uztailaren 26an.
Nanga Parbat (8.125). 2005eko uztailaren 20an.
Broad Peak (8.047). 2007ko uztailaren 12an.
Dhaulagiri (8.167). 2008ko maiatzaren 1ean.
Manaslu (8.156). 2008ko urriaren 5ean.
Kangchenjunga (8.586). 2009ko maiatzaren 18an.
Falta zaizkionak
Shisha Pangma (8.027).
Annapurna (8.091).
mendia
Edurne Pasabanek uko egin dio Shisha Pangmari, haize bortitzak daudelako
Ezin izan du, beraz, hamahirugarren zortzimilakoa igo.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu