Efren Vazquez hirugarren izan da Texasen; bere ibilbideko 12. podiuma du
MOTOZIKLISMOA. Efren Vazquez (Leopard) hirugarren izan zen herenegun, Austinen (Texas, AEB), Ameriketako Sari Nagusiko Moto 3ko lasterketan. Igandekoa Vazquezek bere ibilbidean lorturiko hamabigarren podiuma izan zen. Postu horri esker, laugarren dago sailkapen nagusian. Iganden honetan, berriro lehiatuko da, Termas de Rio Hondon, Argentinako Sari Nagusian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu