MOTOZIKLISMOA

Efren Vazquezek Ajo Motorsport taldearekin fitxatu du

Marc Marquez 125 cc.-etako txapeldunaren lekua hartuko du Finlandiako taldean; Derbi motoarekin ariko da.

2010eko azaroaren 11
17:59
Entzun
Efren Vazquez Bilboko moto gidaria Ajo Motorsport Finlandiako taldearekin ariko da datorren urtean Munduko Motoziklismo Txapelketako 125 cc.-etako lasterketan. Talde horretan aritu da aurten Marc Marquez txapelduna, eta azken hiru urteetan txapelketa bitan irabazi duen taldea da.

Ajo Motorsport taldea Aki Ajo-k zuzentzen du, eta Derbi motoa izango du Vazquezek. Johan Zarco frantziarra izango du taldekide. "Oso pauso garrantzitsua da. Urtez urte handitu gara, eta hau bultzada erabakigarria da. Edozer erronka jarri ahal izango dugu", esan du Vazquezek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.