Egoitz Murgoitio da gaur faborito Elorrioko proban
ZIKLO-KROSA. Espainiako Superprestigioko laugarren proba jokatuko da gaur Elorrion. Egoitz Murgoitio liderra da faboritoa, 70 punturekin. Isaac Suarez—bigarren doa sailkapenean, bederatzi puntura— eta Aitor Hernandez izango ditu arerio nagusi. Hernandezek Arbuluko (Araba) proba irabazi zuen atzo. Urteko laugarren garaipena du. Erlantz Uriarte eta Isaac Suarez izan zituen atzetik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu