Eguneko esanak

2012ko uztailaren 11
00:00
Entzun
«2003an ez bezala, orain biak dauzkat onak: pedal kolpea eta esperientzia»

Haimar Zubeldia

RadioShack

«Tourra hasi zenetik oso indartsu sentitzen naiz, eta sailkapen nagusian onenen pare egotea da nire helburua. Taldeak nigan konfiantza izatea espero dut, eta ahal duten neurrian laguntzea. 2003an, gorputzaldi ona nuen, baina esperientziarik ez. Orain, ordea, biak dauzkat onak, eta hain aukera polita ezin dut alferrik galdu».

«Mendiko etapetan, arriskatu egingo dut, baina burua galdu gabe»

Cadel Evans

BMC

«Alde polita baino zerbait gehiago dauka Bradley Wigginsek, baina inola ere ez da erabakigarria. Azken egunetan bikain sentitu naiz, eta badaude oraindik bi etapa niretzat aproposak direnak. Mendian, arriskatu egingo dut, baina bururik galdu gabe. Saiatu ezaren damuarekin, behintzat, ez naiz joango etxera».

«Erasoa jotzea ez da erraza izango; eusten saiatuko naiz»

Vincenzo Nibali

Liquigas

«Oraingoz dena primeran joan da niretzat, erlojupekoan ere uste baino hobeto moldatu bainintzen. Tourrean sekulako maila dago, eta lehia horretan egotea ederra da. Mendiko etapetan erasoa jotzea ez da samurra izango, eta hasiera batean eusten saiatuko naiz. Aldapak jarriko du bakoitza dagokion lekuan».

«Erlojupekoan galduriko denbora mendianirabazi nahi dut»

Denis Mentxov

Katuxa

«Tourraren lehen zatian egin dudan lanari nota ona jartzen diot. Etapa gogorretan, ederki moldatu naiz, eta erlojupekoan, txukun. Dena den, azken horretan galdutako denbora mendian irabazi nahi dut. Ilusioz eta motibazioz gainezka nago hurrengo egunetan podiuma lortzeko».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.