Ehizara joanda, otsoa azaldu
Lehen 15 minutuetan bi huts larri egin ditu Shaktar Donetsk-ek defentsan, eta horrek erabaki du partida
Lehen 15 minutuetan bi huts larri egin ditu Shaktar Donetsk-ek defentsan, eta horrek erabaki du partida
UNAI ZUBELDIA
Donostia
Bi partidatan sei puntu lortuta, Txapeldunen Ligan inoizko hasierarik onena eginda, Lucarelli eta Brandao aurrelariak hazita, erasoko joko alaiarekin Europako talde asko txundituta... Shaktar Donetsk Ukrainako taldea D multzoko lider gisa iritsi zen atzo Txapeldunen Ligako txapeldunaren etxera. Sei puntukoa izan da ukrainarrek Txapeldunen Ligako ligaxkan orain arte bildu duten uztarik oparoena. 2000-2001, 2004-2005 eta 2006-2007 denboraldietan lortu zuen hori. Baina inoiz ez du lortu final-zortzirenetara sailkatzerik. Beti nahi eta ezinean.
Uda partean poltsikoa astindu -50 milioi eurotik gora gastatu dituzte-, eta talde bizia, sendoa, joko ona egiten duena osatu dute. Horregatik, eta ligaxkan Celtic Glasgow eta Benficaren aurka joko ona eginda irabazi zuelako, ehiza gogoz joan ziren ukrainarrak atzo Milan aldera. Errespetuz, puntu bakar bat lortzea zaila izango zela jakinda, baina gogotsu. Ehizara joanda, ordea, etxean bertan agertu zitzaien otsoa.
Milan krisi hots artean dabil azken aldian. Italiako Ligan Empoliren aurka 0-1 galdu berritan iritsi zen atzoko lehiara, Milango Interrengandik 10 puntura. Ligan burua altxa ezinik dabil, baina Txapeldunen Ligak berez berpizten du Milan. Partida haustera atera ziren italiarrak, Shaktar Donetsk-i irabazteko erasoko jokoa egin beharra zeukatela sinetsita. Kaka eta Seedorf punta-erdi lanak eginez eta Gilardino aurrelari bakar gisa zelairatuta, berehala hautsi zuten etxekoek partida.
Euren merituei esker, eta Ehizara joandako ukrainarren huts larriei esker. Kucher Shaktar Donetsk-eko erdiko atzelariak bi huts bakarrik egin zituen atzoko partidan. 6. minutuan eta 14.ean. Korner batean eta Seedorfen erdiraketa batean. Bi huts bakarrik. Gehiago ez. Gilardinori helduta zegoen bietan, area txikian. Baina bietan aurrelariak aurre hartu zion. Buruz barrura bietan, eta entrenatzailea sinetsi ezinik. Ehizara joan eta etxe barruan otsoa azaldu. 14. minuturako 2-0 ziren etxekoak aurretik. Kucherrek ez zuen beste hutsik egin, entrenatzaileak 17. minutuan bidali baitzuen aulkira.
LASAITU... SEEDORF AGERTU ARTE. Bigarren zatia hasi bitartean atzean sartu zen Milan. Lo hartu zuen. Sufritu zuen Lucarelliren erremateekin. Baina nahikoa zuen. Kaka saiatu zen kontraerasoan, baina ate aurrean huts egin zuen. Bazirudien ukrainarren ausardia aldageletan geratuko zela, baina bigarren zati hasiera zoragarria izan zen. Kaka-Seedorf uso pareari begira egon gabe, aurrera joatea erabaki zuten ukrainarrek, eta 51. minutuan jaso zuten saria. Oddok huts larria, eta Lucarellik barrura. 2-1, eta ehizarako sena bizi-bizi.
Baina bigarren zatian italiarren artean agertu zen beste otso bat. Kontraeraso zoragarriak egin zituen Kaka brasildarrak -bost aukera argi izan zituen, Pyatoven ate aurrean-, baina asmatu ezinik ibili zen. Kakaren lanari, ordea, Seedorfek atera zion zukua. Bi erremate eder, bi gol zoragarri, eta eromena. 4-1. Ukrainarrak txukun, joko ona eginda, baina huts larriak eginez. Txapelduna, berriz, erraz, errazegi, krisian egoteko.
Milan 4
Shaktar Donetsk 1
Milan. Kalac; Oddo, Nesta, Kaladze, Favalli (Bonera, 61. min.); Gattuso, Pirlo, Ambrosini (Emerson, 83. min.); Kaka, Seedorf; Gilardino (Serginho, 75. min.).
Shaktar Donetsk. Pyatov; Srna, Kucher (Hubschman, 17. min.), Chygrynskiy, Rat; Ilsinho, Lewandowski, Fernandinho; Jadson (Nery Castillo, 63. min.); Lucarelli, Brandao (Gradkly, 73. min.).
Golak. 1-0: Gilardinok (6. min.); 2-0: Gilardinok (13. min.); 2-1: Lucarellik (51. min.); 3-1. Seedorfek (62. min.); 4-1: Seedorfek (69. min.).
Epailea. Luis Medina Cantalejo (Espainia). Txartel horiak Milango Gattusori, eta Shaktar Donetsk-eko Brandao, Lucarelli eta Fernandinhori.
Bestelakoak. Txapeldunen Ligako hirugarren jardunaldiko partida Giuseppe Meazza zelaian.
BIGarren JarDunaLDIa
A MULTZOA (ATZO)
Besiktas-Liverpool 2-1
Olympique Marseilla-Porto 1-1
Puntuak J I B G
1. O. Marseilla 7 3 2 1 0
2. Porto 5 3 1 2 0
3. Besiktas 3 3 1 0 2
4. Liverpool 1 3 0 1 2
Hurrengo jardunaldia (Azaroak 6)
Liverpool-Besiktas
Porto-Olympique Marseilla
E MULTZOA (HERENEGUN)
Stuttgart-Olympique Lyon 0-2
Glasgow Rangers-Bartzelona 0-0
Puntuak J I B G
1. Bartzelona 7 3 2 1 0
2. G. Rangers 7 3 2 1 0
3. O. Lyon 3 3 1 0 2
4. Stuttgart 0 3 0 0 3
Hurrengo jardunaldia (Azaroak 7)
Olympique Lyon-Stuttgart
Bartzelona-Glasgow Rangers
B MULTZOA (ATZO)
Rosenborg-Valentzia 2-0
Chelsea-Schalke 04 2-0
Puntuak J I B G
1. Chelsea 7 3 2 1 0
2. Rosenborg 4 3 1 1 1
3. Schalke 04 3 3 1 0 2
4.Valentzia 3 3 1 0 2
Hurrengo jardunaldia (Azaroak 6)
Valentzia-Rosenborg
Schalke 04-Chelsea
F MULTZOA (HERENEGUN)
Dinamo Kiev-Manchester United 2-4
Erroma-Sporting Lisboa 2-1
Puntuak J I B G
1. M. United 9 3 3 0 0
2. Erroma 6 3 2 0 1
3. Sporting L. 3 3 1 0 2
4. D. Kiev 0 3 0 0 3
Hurrengo jardunaldia (Azaroak 7)
Manchester United-Dinamo Kiev
Sporting Lisboa-Erroma
C MULTZOA (ATZO)
Werder Bremen-Lazio 2-1
Real Madril-Olympiakos 4-2
Puntuak J I B G
1. Real Madril 7 3 2 1 0
2. Olympiakos 4 3 1 1 1
3. W. Bremen 3 3 1 0 2
4. Lazio 2 3 0 2 1
Hurrengo jardunaldia (Azaroak 6)
Lazio-Werder Bremen
Olympiakos-Real Madril
G MULTZOA (HERENEGUN)
CSKA Mosku-Inter Milan 1-2
PSV Eindhoven-Fenerbahce 0-0
Puntuak J I B G
1. Inter 6 3 2 0 1
2. Fenerbahce 5 3 1 2 0
3. PSV 4 3 1 1 1
4. CSKA1 3 0 1 2
Hurrengo jardunaldia (Azaroak 7)
Inter Milan-CSKA Mosku
Fenerbahce-PSV Eindhoven
D MULTZOA (ATZO)
Benfica-Celtic Glasgow 1-0
Milan-Shaktar Donetsk 4-1
Puntuak J I B G
1. Milan 6 3 2 0 1
2. S. Donetsk 6 3 2 0 1
3. Benfica 3 3 1 0 2
4. C. Glasgow 3 3 1 0 2
Hurrengo jardunaldia (Azaroak 6)
Celtic Glasgow-Benfica
Shaktar Donetsk-Milan
H MULTZOA (HERENEGUN)
Sevilla-Steaua Bukarest 2-1
Arsenal-Slavia Praga 7-0
Puntuak J I B G
1. Arsenal 9 3 3 0 0
2. Sevilla 6 3 2 0 1
3. Slavia Praga 3 3 1 0 2
4. Steaua 0 3 0 0 3
Hurrengo jardunaldia (Azaroak 7)
Steaua Bukarest-Sevilla
Slavia Praga-Arsenal
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu