Eibar, Alaves eta Osasuna Kopan arituko dira, gaur

2023ko azaroaren 8a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Espainiako Kopako hirugarren kanporaketako partidak jokatuko dituzte gaur eta bihar artean lau euskal taldek. Osasunaren, Alavesen eta Eibarren txanda izango da gaur.

Nafarrek Lehen Mailan ari den talde bat hartuko dute: Betis (18:00). Maria Pryren taldeak gorabeheratsu hasi du liga, baina asteburuan Athletici irabazi zion.

Eibarrek Levante Las Planasen aurka neurtuko ditu indarrak (19:00). Kataluniarrek sasoi hasiera bikaina egin dute. Baina Yeray Martinen taldeak kanporaketa Ipuruan jokatzen dela baliatu nahi du. Alavesek Cacereñoren zelaian jokatuko du. Arabarren antzera, Bigarren Mailan ari da Espainiako taldea (19:00).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.